top of page

Eredu publiko-komunitarioa aztertu zen Subiranotasuna(k) Kongresuan

Maiatzaren 24an Subiranotasuna(k) Aztergai Kongresuaren laugarren edizioa ospatu zen, SEH masterrak antolatuta Parte Hartuz ikerketa-taldearen laguntzarekin. Biltzar honetan eredu publiko-komunitarioan sakontzeko aukera izan genuen.


Lehen mahai-inguru nagusian, Andere Ormazabal eta Jon Azkune SEH masterreko irakasle eta Parte Hartuz-eko kideek eredu publiko-komunitarioaren eta subiranotasunaren arteko loturak eta tentsioak izan zituzten hizpide, Berriak bere kronikan jaso zuen bezala.



Arratsaldeko solasaldi nagusian, bestalde, Maider Barañano mugimendu feministako kideak, Asier Veintemillas OlatuKoop-eko kideak eta Nerea Zubillaga gizarte langile eta Parte Hartuz-eko kideak zaintzaren eta kooperatibismoaren gaiak kudeaketa publiko-komunitarioarekin lotu zituzten.


Bi mahai-inguru nagusiez gain, kongresuan komunikazioak aurkeztu eta eztabaidatzeko aukera ere izan zen.


Dagoeneko 5. bosgarren ediziora begira ari gara!

27 views

Comments


bottom of page