Jon Fernández Iriondo EHUko ikerlari eta SEH masterreko ikasle ohiak bere Master Amaierako Lanean (MAL) oinarritutako artikulu zientifikoa argitaratu du Uztaro aldizkariaren azken alean.
Fernándezek SEH masterrean curriculuma eta nazio-identitateari buruzko MALa egin zuen, eta lan horretatik abiatuta ondoko artikulua argitaratu du: "Nazionalismo subliminala(k) eta testuliburuak: alfabetatze nazional paraleloak Euskal Autonomia Erkidegoan".
Ikerlan horri buruzko elkarrizketa ere egin diote Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean. Bertan, eskoletako testuliburuen eta nazio-identitatearen arteko hartu-emanez hausnartzen du doktoregaiak.
Fernandez gaur egun Nor ikerketa taldeko ikertzailea da eta doktorego tesia prestatzen ari da EHUn.