top of page

Maddi Alberdi ikasle ohia elkarrizketatu dute bere tesiaren harira

Maddi Alberdi San Martin EHUko ikertzailea eta SEH masterreko ikasle ohia elkarrizketatu dute Udako Euskal Unibertsitatearen atarian, bere doktorego tesiari buruz.


Elkarrizketan, Alberdik nazioei eta nazionalismoei buruzko ikerketan genero-ikuspegiaren gabezia azaltzen du. Hortik abiatuta, Alberdik generoaren eta nazioaren arteko hartu-emanak ikertzea erabaki zuen. Elkarrizketan, SEH masterraz, ikerketa lanaz eta bere tesi proiektuari buruzko xehetasun gehiago ematen ditu doktoregaiak. Tesi proiektuak Feminismoaren eraginak euskal nazionalismoaren diskurtsoan du izenburutzat.


Alberdi Parte Hartuz EHUko ikerketa-taldeko kidea da eta doktorego tesia prestatzen ari da EHUn.



44 views
bottom of page