top of page

Subiranotasuna(k) Aztergai IV. Kongresuaren egitaraua eta izen-ematea

Maiatzaren 24an Bilbon ospatuko den Subiranotasuna(k) Aztergai IV. Kongresuari buruzko zehaztapen batzuk dituzue jarraian.





Lehenik eta behin, kongresuaren behin-behineko egitaraua dugu. Bertan ikus daitekeenez, jardunaldian bi solasaldi nagusi izango ditugu, zeinetan Andere Ormazabal, Jon Azkune, Nerea Zubillaga eta Maider Barañanok parte hartuko baitute. Guztiek subiranotasunaren eta eredu publiko-komunitarioaren arteko harremanetan sakonduko dute, eta bigarren mahai-inguruan zaintzaren gaian egingo da azpimarra berezia. Horrez gain, bi komunikazio mahai izango dira, gaiari buruzko 9 aurkezpenekin.





Kongresuan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea, lekuak mugatuak baitira (lotura honetan). Izen-emateak kongresuan parte hartzeko aukera emateaz gain, goizeko kafea ere barne biltzen du. Inskripzioan bazkaltzen gelditzeko aukera ere zehaztu beharko da, horretarako azken eguna maiatzaren 18an izanik.


Ondorengo egunetan xehetasun gehiago izango dira eskura. Bitartean izena eman!

320 views
bottom of page